i-Super berria

Etxeko sukaldaritza modu dibertigarrian sustatzen dute Sonia Tapia eta Pablo Vicarik, i-Super aplikazioaren bidez.fondo-web-video-receta-i-super-super-amara

Sonia Tapia chef tolosarrak eta Pablo Vicari, Getariako Elkano jatetxeko sukaldeburuak osatzen dute mugikorra erabiliz kozinatzen erakutsiko diguten bikotea.

Plater eta postre tradizionalen errezetak eta nazioarteko proposamenak ere bai etxean egiteko, SUPER AMARAk garatu duen i-Super izeneko app-aren bidez.

SUPER AMARAk i-Super app-aren bertsio berria kaleratu du, modu dibertigarrian kozinatzeko errezetak erakusten dituena. Horretarako, Sonia Tapia chef tolosarra eta Pablo Vicari, Getariako Elkano jatetxeko sukaldeburua elkartu dira. Goi mailako irakasleak, errezeta errazak erakusteko edozein gailu mugikorra erabiliz. i-Super-a erabiliz, erabiltzaileek sukaldaritzako hainbat errezeta nola egin ikusi dezakete, etxean egiteko eta familia aho zabalik uzteko. Gure sukaldean arrakasta edukitzeko, mugikorra besterik ez dugu behar eta Sonia eta Pabloren argibideak jarraitu. Biak batera kozinatzen dute pantailan eta beraz,  bideoa erakargarriagoa da horrela.

Ideia xumea da, etxeko sukaldaritza sustatu eta interesa piztu nahi da, sukaldeari aurre egitea ez dela uste bezain zaila erakutsi nahi digute. Zentzu honetan, SUPER AMARAko marketin arduraduna den Alfonso Reiriz-en ustetan “aplikazio honekin bezeroari babesa eta arreta eskaini nahi diogu, produktu fresko eta garaikoak direnetan interes handiagoa izan dezan. I-Super app-arekin produktu elaboratuen kontsumoak egindako gorakada arindu nahi dugu, berotu besterik egin behar ez dena eta prest dagoena”

Errezeta tradizionalak eta nazioarteko ukitua

Sonia eta Pabloren proposamenak xumeak dira eta arroz-esnea, barazki menestra, ogi torradak, kroketak edo marmitako bezalako errezeta tradizionaletik beste nazioarteko ukitu bat duten platerretara, tabule libanoarra, txangurroarekin egindako chili crab ospetsua edo estilo italiarreko tagliatelle fruti di mare. “Gure trukoak partekatu nahi ditugu eta tresna honek modu errazean egiteko aukera ematen digu” dio Sonia Tapiak. “Biok batera kozinatzen egotearen planteamendua asko gustatu zaigu, horrela bideo bakoitza entretenigarriagoa egiten da eta gaitera, bakoitzak gure xehetasunak erantsi ahal izango ditugu” dio Pablo Vicarik.

Wifi doan SUPER AMARAn

SUPER AMARA da denda guztietan bezeroen eskura wifia doan jarri duen lehen supermerkatua. Horrela, ez duzu estalduraz eta datuen trafikoaz kezkatu beharrik izango. Konektatu wifia zure gailuan, gure sare librearekin lotu, ikasi eta gozatu i-Super berriarekin.

i-Super de SUPER AMARAfondo-web-video-receta-i-super-super-amara

Klik edo kode QR batean dena

Oso erraza da i-Super erabiltzea. App-a jeitsi Google Play edo Apple Store-tik eta informazio guztia eskuratu daiteke. SUPER AMARA taldeko supermerkatu guztietan ere gailuak ipini dira eta kode QRa eskaneatzearekin nahikoa da, errezetaren bideoa ikusgai izango dugu zuzenean eta erabilitako osagaiak eta gainontzeko informazio guztia ere azalduko da.

Bideo batean tutorial bat erabiliz gidatuak izateak profesional hauek hurbilago daudenaren sentsazioa areagotzen du eta horrela haien trukoak ezagutzeko aukera ematen digute.

App i-Super de SUPER AMARA en Apple StoreApp i-Super de SUPER AMARA en Google Play