Errezeta zaporetsuak

Ander Gonzalez-ek berriro harritzen gaitu sukaldaritza erraz eta oso goxoarekin SUPER AMARA-ko i-Super-ean.

Nola egin marmitako goxoa? Nola egin chimichurri saltsa on bat modu errazenean? Egin al dezakezu escalivada mikrouhin labean?

Norbaitek maite dituenak txundituta utzi nahi baditu betiko osagaiekin, baina modu berezian prestatuta, oso lan erraza izango du. Horretarako, Ander Gonzalez jar dezake sukaldean lanean nahi duen guztietan.

SUPER AMARAren i-Super onlineko errezeten aplikazioak aurten errezeta berriak eskaintzen ditu eta, horiei esker, familiarentzat edo lagunentzat janaria prestatzea dibertigarriagoa eta harrigarriagoa izango da. Astelena jatetxeko Ander Gonzalez sukaldari donostiarraren eskutik, aplikazio honi esker, SUPER AMARAko bezeroek errezeta bakoitzerako erosketa-zerrenda edo platerkada bakoitza pausoz pauso egiteko bideoa jasoko dituzte.

Errezeta errazak, baina oso zaporetsuak dira. Modu erraz eta soilagoan janaria prestatzeko metodo errazak eta ezusteko trikimailuak topatuko dituzu.

Urte osoan, I-Super aplikazioak ukitu berezi eta errazarekin prestatutako sasoiko janariak aktibatzen jarraituko du sukaldean hasiberriak direnek zein beteranoenek janaria prestatzeko metodo berriak ezagutu eta betiko platerkadak inoiz ikusi gabeko moduan prestatuta ezagut ditzaten.

Las nuevas recetas de Ander, i-Super de SUPER AMARA