Osagaiak:

Hiru zainzuri mota:

  • 2 ZAINZURI ZURI GAZTA-MAIONESAREKIN
  • 2 ZAINZURI LODI OZPIN-OLIOTAN
  • 4 GARI-ZAINZURI LIMOI ETA BOILUR-OLIOAREKIN ETA OLIBA BELTZEKIN EGINDAKO PUREAREN GAINEAN

Gazta-mayonesa prestatzeko:

  • POTOKO MAIONESA ARINA
  • IDIAZABAL GAZTA-HAUTSAREN 50 G
  • APAINTZEKO EZAMIHILUA

Ozpin olioa prestatzeko:

  • 2 BARATXURI-ALE TXIKITUTA
  • 1 PIPER BERDE
  • 1 PIPER MORRO
  • 2 EDO 3 PIPERMIN
  • EZAMIHILUAREN 1 PAKETE
  • OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA
  • SAGAR-OZPINA
  • GATZA

Oliben purea:

  • HEZURRIK GABEKO 12 OLIBA BELTZ
  • 1 LIMOI
  • OLIBA-OLIOA

Nola egin:

  1. 2 zainzuri freskoak zuritu eta egosten jarriko ditugu. Lortu nahi dugun puntuan daudela ikusten dugunean, sutatik kendu eta izotza duen uretan sartu eta albo batera utziko ditugu. Gazta-maionesa prestatzeko, katilu batean maionesa jarri eta aldez aurretik arraspagailuarekin fin-fin birrindu dugun Idiazabal gaztaren hautsarekin nahasiko dugu
  2. Ozpin-olioa prestatuko dugu. Horretarako, katilu batean jarriko ditugu fin-fin moztuta baratxuria, piperrak, piperminak eta ezamihilua. Olibaolioarekin eta sagar-ozpinarekin estali, eta gatza botako diogu.
  3. Zartagin batean, lau gari-zainzurietako bi markatuko ditugu. Beste biak tenpuran prestatuko ditugu. Horretarako, tenpura ur pixka batekin jarriko dugu. Zainzuriak bertatik pasatu eta zartagin txiki batean frijituko ditugu.
  4. PLATEAREN JARTZEA: plater batean, ezkerrean maionesa eta eskuinean olibak txikituta eta limoi-zukua eta ozpina gehituta (ozpin-olioa balitz bezala) prestatu dugun oliba-purea jarriko ditugu. Maionesaren gainean, zainzuri naturalak eta apaintzeko ezamihilua jarriko ditugu. Purearen gainean, gari-zainzuriak jarriko ditugu; latako zainzuriak, aldiz, erdian jarri eta gainetik ozpinolioa botako diegu.