Osagaiak:

  • 1 ahate-bularki
  • 2 postre-koilarakada kapar xehatu
  • 2 postre-koilarakada ozpinetako pepino xehatu
  • 2 koilarakada tipulin txikitu
  • 2 postre-koilarakada maionesa
  • Perrin’s edo soja-saltsaren tanta batzuk
  • 1 postre-koilarakada shiracha edo tabasco-saltsa
  • 1 postre-koilarakada Dijon-ziape
  • Tipulina
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • 1 arrautza-gorringo
  • Olio-makilatxoak (Stiratini Saski)

Nola egin:

  1. Kendu ahate-bularkiari azala eta koipe-zatiak. Moztu haragia aizto batekin kubo txikietan. Bol batean, nahastu haragia gainerako osagai solido xehatuekin. Gehitu maionesa, ziapea, Perrin’s eta saltsa mina. Nahastu ondo dena eta bota gatza behar badu.

  2. Bukaera: atera mahaira tartarra arrautza-gorringoa gainean duela, ogi kurruskari barratxo batzuekin eta tipulina xehatua gainetik botata.