4 pertsonentzako osagaiak:

Arkumea prestatzeko:

  • Arkume erdia
  • Litro bat ur
  • 10 cl sagar-ozpin
  • Erromero-adar bat
  • Baratxuri-ale bat
  • Gatza
  • Piperbeltz beltza

Endibia-entsalada prestatzeko:

  • 2 endibia
  • Sagar gorri bat
  • Estragoi-hostoak
  • 200. g oliba olio birjin estra
  • 50 g sagardo-ozpin
  • 75 g gazta urdina

Nola egin:

  1. Arkumea prestatzeko: gatzaz eta piperraz ondu arkume erdia bi aldeetatik, eta labeko parrila baten gainean jarri azala beherantz eta hezurrak gorantz dituela. Jarri parrila labeko erretilu baten gainean, eta erretiluan gainerako osagaiak. Erre bi ordu eta erdiz 120ºC-tan, eta busti bere zukuarekin 30 minutuz behin. Denbora igaro denean, atera labetik eta buelta eman arkumeari, oraingoan azala gorantz jarriz. Berreskuratu zukua eta puntuan jarri.
  2. Entsalada prestatzeko: hostokatu endibiak eta katilu batean ipini, ½ zatitan ebakitako sagarra, gazta urdina eta estragoi-hostoekin batera. Gozatu eta zerbitzatu.
  3. Bukaera: erregeneratu arkume erdia labean 220ºC-tan 15 minutuz, edo arkumeak urre kolorea hartzen duen arte. Zerbitzatu entsaladarekin batera.