Osagaiak:

  • 6 arrautza irabiatu
  • 2 dl esne-gain likido
  • 3 dl tomate-saltsa
  • 500 g arrain zuri (merkatuan egonez gero, kabrarroka da ezagunena)
  • 1 l arrain-salda
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Ardo zuria

Nola egin:

  1. Salda irakiteko puntuan jarriko dugu eta arraina botako dugu bertara. Berriz irakiten hastean, sua itzali eta minutu batzuez utziko dugu.
  2. Gurinez igurtziko dugu moldea eta ogi-birrina botako dugu.
  3. Arrautzak irabiatu eta esne-gainarekin, tomate-saltsarekin eta ardo zuriarekin nahastuko dugu. Gatza bota eta arrainarekin nahastuko dugu (pastela finagoa geratzea nahi badugu, nahasketa irabiagailuarekin xeha dezakegu).
  4. Maria bainuan jarriko dugu 140ºC-tan, gutxi gorabehera 60 minutuz, moldearen neurriaren arabera.
  5. Denbora hori pasatutakoan, labetik atera eta hozten utziko dugu.