Osagaiak:

  • 2 legatz-buru
  • 1 itsas zapo
  • 12 txirla
  • 300 g. arroz-ganba
  • 2 tipula
  • 2 azenario
  • Zopako ogia

Nola egin:

  1. Kazola altu batean, jarri tipula eta azenarioak zati handietan moztuta, eta sueztitu, kolore pixka bat hartu arte.
  2. Arroz-ganba erantsi, eta beste 5 minutuz sueztitu.
  3. Legatz-buruak eta itsas zapoa jarri, eta urez estali. Su txikian, egosi guztia ordubetez.
  4. Egosketaren erdian, zopako ogi erdia gaineratuko dugu, zatietan moztua.
  5. Bitsadera batekin, itsas zapoa eta legatzburuak aterako ditugu, baita ikusten ditugun arrain-zatiak ere, eta ganbak bakarrik utziko ditugu.
  6. Ondo birrinduko dugu kazolan dagoena, eta txinotik pasatuko dugu, zikinkeria kentzeko.
  7. Jarri zopa irakiten berriz.
  8. Mahaira ateratzeko, gaineratu txirlak zopari (ireki arte itxaron) eta, gero, bota itsas zapoaren haragia eta legatz papurtua.