Osagaiak:

  • 2 l esne
  • 150 g arborio arroz
  • 250 g azukre
  • 1 banilla-adar

Nola egin:

  1. Su motelean jarri esnea, banilla-adarrarekin batera (erditik irekita).
  2. Bero dagoenean, gaineratu arroza.
  3. Sua igo, borbor txikia agertu eta esnearen ura pixkanaka lurrunduz joan dadin. Utzi sutan 20 bat minutuz. Horrela, arroza egostearekin batera loditzea lortuko dugu.
  4. 20 minutuak igarotakoan, azukrea erantsi, eta 5 minutuz utzi.
  5. Sutatik atera, eta bero zerbitzatu.