Osagaiak:

Arroza egiteko:

  • 300 g arroz biribil
  • 700 g txirla
  • 1 tipulin
  • 1 piper berde
  • 2 baratxuri-ale
  • 1 kaiena
  • 1/2 edalontzi txakolin
  • 1 l arrain-salda
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Arrain-salda egiteko:

  • 1 legatz-buru
  • 1 tipulin
  • 1 porru
  • 1 perrexil-adar
  • 100 ml ardo zuri
  • 1,2 l ur
  • 2 koilarakada oliba-olio leun
  • Gatza

Nola egin:

  1. Arrain-salda egiteko: sueztitu tipulina eta porrua ontzi batean. Gehitu legatz-burua zatituta perrexil-adarrarekin eta ardo zuria gehitu. Ardoa urritutakoan, busti urarekin eta irakinarazi. Gorde
  2. Arroza egiteko: Sueztitu tipulina piper berdearekin, baratxuri xehatuarekin eta kaienarekin. Gehitu arroza eta sueztitu nakar-kolorea hartzen hasi arte. Busti salda iragaziarekin eta egosi 14 minutuz. Zartagin batean, salteatu txirlak olio-zurrusta batekin eta salda-koilarakada batzuekin. Estali eta utzi txirlak ireki arte.
  3. Bukaera: Gehitu irekitako txirlak bere zukuarekin arrozaren gainera. Nahastu, eduki sutan beste minutu pare batez eta hautseztatu perrexil xehatua. Probatu eta bota gatza behar badu, eta atera mahaira.