4 pertsonentzako osagaiak:

Bakailaoa egiteko:

  • 800 g-ko 1 bakailao-trontzo
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 100 g urdaiazpiko kubo
  • 100 ml ardo zuri
  • Gatza
  • Txikitutako tipulina

Porru-patata egiteko:

  • 400 g porru
  • 200 g azenario
  • 1 baratxuri-ale
  • 300 g Monalisa patata
  • 1 l hegazti-salda
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Piperbeltza

Nola egin:

  1. Porru-patata kremarako: eltze batean, sueztitu porruak, azenarioak eta baratxuria txikituta. Gehitu patatak kraskatuta, nahasi dena eta busti saldaz. Utzi patata biguntzen den arte. Patata biguntzen denean, birrindu, iragazi eta zuzendu zaporea. Gorde gero erabiltzeko.
  2. Bakailaoa egiteko: moztu bakailao-trontzoa lau zatitan. Bota gatza, beharrezkoa balitz, eta zartagin batean, markatu azalaren aldetik. Gorritutakoan, busti ardoaz eta sartu labean 5 minutuan 200ºC-an
  3. Bukaera: zerbitzatu bakailao-trontzoak azpian porru-patata kremarekin, eta bukatzeko, bota gainetik urdaiazpiko kuboak eta tipulina txiki-txiki eginda.