4 pertsonentzako osagaiak:

Lasagna egiteko:

  • 12 lasagna-xafla
  • 1 kuiatxo
  • 2 azenario
  • 1 alberjinia
  • 2 tomate
  • 200 g barrengorri
  • 100 g gazta birrindu
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Piperbeltza

Ziazerba-bexamela egiteko:

  • ½ l esne
  • 50 g gurin
  • 50 g irin
  • 1 eskukada ziazerba fresko
  • Intxaur muskatua
  • Gatza
  • Piperbeltza

Nola egin:

  1. Lasagna egiteko: labean sartzeko erretilu batean, jarri barazkiak xerra finetan moztuta olio zurrutada batekin, gatzarekin eta piperrarekin. Erre labean 180º-an 2 minutuz. Egosi lasagna-xaflak, fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz. Muntatu pastaren eta barazki erreen geruzak bata bestearen gainean jarriz. Gorde gero erabiltzeko.
  2. Espinaka-bexamela egiteko: egin roux bat gurinarekin eta irinarekin, gorritu gabe. Bota esnea etengabe eraginen, pinportarik ez ateratzeko, eta irakin. Testura egokia hartzen duenean, bota ziazerbak, birrindu eta zuzendu zaporea.
  3. Bukaera: bota bexamela lasagnaren gainetik, hautseztatu gatz birrinduaz eta gainerre. Zerbitzatu.