Osagaiak:

  • Azalore erdia
  • 2 azenario
  • 200 g ilar izoztu
  • 1 kuiatxo
  • 4 orburu
  • 4 zainzuri (latakoak)
  • 2 arrautza (baserrikoak)
  • 1 tipula
  • 4 berakatz-atal
  • 100 g urdaiazpiko iberiko
  • Irina (1 koilaratxo)
  • Ardo zuria (baso erdi)
  • 2 l barazki-salda

Nola egin:

  1. Ondo txikituko ditugu tipula, berakatzak eta urdaiazpikoa, eta kazola batean jarriko ditugu, oliba-olio birjina estra zurrusta on batekin. Ondo sueztitu guztia, eta gorde.
  2. Azalorea, azenarioak, orburuak eta kuiatxoa garbitu.
  3. Kazola batean, jarri ur asko gatzarekin, barazkiak banaka egosteko:
    – Orburuak: 10 minutu
    – Azenarioak: 15 minutu
    – Azalorea: 10 minutu
    – Kuiatxoa: 2 minutu
  4. Barazki guztiak egosten direnean, gorde.
  5. Sutan jarriko dugu berriro ere tipula eta berakatza dituen kazola, eta berotu egingo dugu, irina gaineratuz. Sueztitu guztia, eta ardo zuria bota. Utzi loditzen, eta barazki-salda erantsi. 5 minutuz irakingo dugu guztia.
  6. Denbora hori igarotakoan, gaineratu ilar desizoztuak eta aurretik egositako barazkiak, eta probatu gatza. Su txikian utziko dugu beste 10 minutuz.
  7. Arrautzak uretan egosi, eta zuritu.
  8. Zerbitzatzeko, buztinezko kazola batean ipiniko dugu menestra, eta zainzuriekin eta arrautza egosiarekin apainduko.