Osagaiak:

  • 250 g gurin bigundu
  • 250 g glas azukre
  • 4 arrautza
  • Gozogintzarako 250 g irin
  • Royal legamiaren 1 koilarakada txiki
  • 80 g fruta konfitatu
  • 80 g fruitu lehor (almendrak, hurrak, intxaurrak)
  • 60 g txokolatezko pipita
  • Limoi- edo laranja-birrina
  • Gatza

Nola egin:

  1. Zatitu fruta konfitatuak laukitxo txikietan.
  2. Mahaspasak garbitu eta urtean jarriko ditugu, bigundu arte. Xukatu eta irineztatu egingo ditugu.
  3. Gurina ontzi batean landuko dugu, urtzera iritsi gabe. Azukrea, gatza eta birrindura gehituko dugu eta hagaxka batekin irabiatuko dugu bigun-bigun geratu arte.
  4. Pixkanaka arrautzaren 2/3 sartuko dugu, oso hotz egon ez daitezen saiatuta. Oreari txanda gehituko diogu arrautzaren gainerakoa eta irinaren herena, aurrez legamiarekin nahastuta.
  5. Fruta konfitatuak gehituko ditugu, espatula bat erabilita. Irinaren gainerakoa, fruitu lehorrak eta txokolate-pipitak gehituko ditugu.
  6. Moldea gurinez igurtzi eta labeko paperez estaliko dugu, hura ere gurinez igurtzita. Altueran ¾ arte beteko dugu.
  7. Tenperatura ertainean, 180º- 190º C-tan sartuko dugu labean, 50 eta 60 minutu artean.
  8. Labean 30 minutu pasatutakoan, pastelaren goiko aldea gorritzen hasitakoan, gainazalean luzetara ebaki bat egingo dugu urtean bustitako aizto batekin.
  9. 50 minutuak pasatutakoan, egite-puntua kontrolatuko dugu orratz batekin.
  10. Labetik atera, moldetik atera eta hozten utziko dugu.
  11. Glas azukrearekin hautseztatuko dugu gainetik.