Osagaiak:

Broxeta prestatzeko:

  • 1 alberjinia
  • 1 piper gorri
  • 1 piper berde
  • 1 piper hori
  • 1 tipula morea
  • 250 g barrengorri
  • 1 kuiatxo
  • 400 g cherry tomate
  • Gatza
  • Broxetetarako makilak
  • Parrillarako oliba-olioa

Satay prestaketarako:

  • 2 postre-koilarakada kakahuete-gurin
  • 1 kafe-koilarakada baratxuri-hauts
  • 1 kafe-koilarakada jengibre-hauts
  • 1 kafe-koilarakada piperrauts min
  • 1 postre-koilarakada tipula-hauts
  • 1 postre-koilarakada soja-saltsa
  • 1 limoiren zukua
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Piperbeltz zuria

Gainera:

  • 80 g txigortutako kakahuete

Nola egin:

Prestaketarako:

  1. Sartu osagaiak birrinduta, eta prestatu saltsa homogeneo bat. Gorde.

Broxeta prestatzeko:

  1. Garbitu barazkiak eta moztu neurri bereko pusketatan.
  2. Sartu broxetaren makiletan, barazki pusketa bakoitza tartekatuta.
  3. Erre parrilla batean alde guztietatik oliba-zorrotada eta gatz pixka batekin.  Barazkiak erreta ditugunean, busti saltsarekin eta jarri berriro sutan.

Bukaera: zerbitzatu broxetak saltsaz betetako ontzi batekin batera eta zatitutako kakahuetearekin.