Osagaiak:

  • 400 G DILISTA
  • 2 PORRU ERTAIN
  • 1 TIPULA
  • 2 AZENARIO
  • TXORIZO FRESKOA
  • 200 G URDAIAZPIKO ­HEZURRAREN PUSKETA BAT
  • GATZA
  • OLIBA ­OLIO BIRJINA

Nola egin:

  1. Kazola batean, dilistak, barazkiak (garbituta eta osorik), zatitutako txorizoa eta urdaiazpiko­hezurra jarriko ditugu. 2 ur litro eta oliba­olio birjinaren zurrusta gehituko dizkiogu. Irakiten jarriko dugu.
  2. Irakiten duenean, su baxuan utziko dugu 45 minutuz egosten. Tarteka, ur gehiago behar duen begiratu beharko dugu (dilista­ barietatearen araberakoa izaten da).
  3. Handik 45 minutura, barazkia eta dilisten salda pixka bat hartu eta birrindu egingo dugu. Jarraian, berriro dilistei botako diegu.
  4. 5 minutuz gehiagoz egosi eta gatz kantitate egokia duen egiaztatuko dugu.