4 pertsonentzako osagaiak:

Entrekula prestatzeko:

  • 600 g behi-errai
  • Oliba-olio birjina, 2 koilarakada
  • Txikitutako tipulina
  • Gatza

Ontzutzeko:

  • Oliba-olio birjina, 100 ml
  • Piperrauts gozoa, koilarakada bat
  • Piperrauts mina, koilaratxokada bat
  • Oregano lehorra, 2 koilarakada
  • Ardo-ozpina, 2 koilarakada
  • 2 baratxuri-ale
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Gernikako piperrak prestatzeko:

  • Gernikako piperrak
  • 150 g Oliba olioa
  • frijitzeko Gatza

Gainera: 2 patata egosi

Nola egin:

  1. Ontzutzeko: ontzi batean, nahasi osagai guztiak. Garbitu entrekula eta igurtzi denean ontzua. Gorde gero erabiltzeko.
  2. Gernikako piperrak prestatzeko: frijitu piperrak su ertainean, eta ez utzi kolorea hartzen. Atera, utzi paper xurgatzailearen gainean eta bota gatza. Gorde gero erabiltzeko.
  3. Gainera: moztu patata egosiak xerra loditan eta gorritu plantxan bi aldeetatik, olio pixka bat erabilita.
  4. Bukaera: beste plantxa batean, markatu entrekula-zatiak bi aldeetatik. Busti ontzutan, haren zaporea ondo har dezaten. Jarri ontzi batean patata eta piper geruza bat gainean, entrekula, zatituta.