4 pertsonentzako osagaiak:

Poolish-a edo aurre-hartzidurara prestatzeko:

  • 90 g. irin 50 g.
  • esne 5 g.
  • legamia fresko

Opila prestatzeko:

  • 140 g. aurre-hartzidura
  • 120 g. esne
  • 3 koilarakada ron
  • Koilarakada bat laranjalore ur
  • Limoi-birrindura
  • Gatz pixka bat
  • 340 g. indar-irin
  • 60 g. gurin
  • 70 g. azukre
  • 15 g. legamia fresko
  • 2 arrautza

Horrez gain:

  • Margotzeko arrautza irabiatua
  • Fruta azukreztatuak
  • Azukrea

Nola egin:

  1. Poolish-a prestatzeko: nahastu osagaiak eta utzi giro-tenperaturan 3 ordu edo bolumena bikoiztu den arte.
  2. Opila prestatzeko: infusionatu limoi-birrindura, laranja-lore ura, gatz pixka bat eta rona esnearekin. Gorde gerorako. Lan-mahai batean, eratu sumendi bat irina, azukrea, poolish-a, arrautzak, gurina eta legamiarekin. Gehitu pixkanaka infusionatutako esne epela eta oratu masa homogeneo bat lortu arte. Oreak trinkotasun itsaskorra izango du. Jarri ontzi batean eta utzi bere bolumena bikoiztu arte. Denbora igaro denean, apurtu orea eta eman opil-itxura labeko erretilu baten gainean. Utzi bolumena bikoiztu arte. Bolumena bikoiztu ondoren, arrautza irabiatuarekin pintatu, ipini fruta azukreztatuak eta azukrea eta utzi labean 200ºCtan 20 minutuz. Denbora igaro ondoren, atera labetik eta utzi parrila baten gainean hozten.

*Oharra: behin hoztu denean nahi duzun betegarria sar diezaiokezu.