Osagaiak:

Escalivada egiteko:

  • 2 alberjinia
  • 2 tipuleta
  • 1 piper gorri
  • 50 ml oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Film papera
  • 1 koilarakada tipulin txikitu

Saltsa gazi-gozoa egiteko:

  • 1100 ml oliba-olio birjina estra
  • 2 koilarakada soja-saltsa
  • 1 koilarakada ezti
  • 1 postre-koilarakada sesamo zuri
  • 1 postre-koilarakada sesamo beltz
  • Gatza

Gainera:

  • 1 rulo ahuntz-gazta

Nola egin:

  1. Escalivada egiteko: Garbitu barazkiak, eta bildu bakoitza film paperarekin. Sartu mikrouhin-labean gehienezko potentzian, 6 minutuz. Atera, eta utzi hozten beste 6 minutuz. Denbora tarte hori pasatuta, kendu film papera, atera barazkien mamia eta moztu tiratan. Bota gatza eta gorde.
  2. Saltsa gazi-gozoa egiteko: Nahastu osagaiak ontzi batean hagaxka baten laguntzaz, eta emultsionatu.
  3. Bukaera: Markatu ahuntz-gaztaren xerrak zartagin batean, bi aldeetatik gorritu arte. Zerbitzatu escalivada plater batean, saltsaz bustita eta gazta zatiak gainean jarrita.