Osagaiak:

  • 500 g gari-irin
  • 340 ml ur epel
  • 12 g legamia fresko
  • 10 g gatz
  • 10 g azukre
  • 50 ml oliba-olio birjina

Nola egin:

  1. Disolbatu legamia azukrearekin eta irinaren erdiarekin. Utzi egonean 20 minutuz edo hartzitzen hasi arte. Denbora hori pasatutakoan, gehitu gainerako osagaiak eta oratu eskuz ore homogeneoa lortu arte. Jarri masa aurrez olioz bustitako molde zirkular batean eta itxaron bolumena bikoiztu arte. Bolumena bikoiztutakoan, egin zenbait ebaki goiko aldean, hautseztatu irina eta sartu aurrez berotutako labean 200ºC-tan 45 minutuz.
  2. Bukaera: atera ogia labetik eta utzi hozten kontsumitu aurretik.