Osagaiak:

Fideoak prestatzeko:

  • 300 g fideo lodi
  • 200 ml arrain-salda
  • 100 ml esnegain, % 30 m.g.
  • Idiazabal gaztaren 100 g
  • Txikitutako tipulina

Txipiroiak prestatzeko:

  • 300 g txipiroi, garbituta
  • 1 tipula
  • 1 piper berde
  • 2 baratxuri-ale
  • 100 ml ardo zuri
  • 200 ml arrain-salda edo ur

Nola egin:

  1. Txipiroiak prestatzeko: garbitu txipiroiak eta moztu kubo txikitan. Sueztitu brunoisse finean moztutako barazkiak kazola batean eta, gorritzen hasten direnean, bota txipiroiak. Salteatu dena eta utzi likidoari lurruntzen. Eltzearen hondoan eransten hasten denean, desglasatu ardoarekin eta utzi urritzen. Busti saldarekin eta gisatu 20 minutuz.
  2. Fideoak prestatzeko: kazola batean, jarri txipiroiak berotzen. Horren gainean, gehitu fideoak eta sueztitu guztia zaporea har dezan. Busti arrain-saldarekin eta egosi 10 minutuz. Denbora hori igarotakoan, gehitu esne-gaina eta zuzendu zaporea.
  3. Bukaera: kendu kazola sutatik, gehitu birrindutako Idiazabal gazta eta, amaitzeko, txikitutako tipulina. Zerbitzatu.