4 pertsonentzako osagaiak:

Okela-salda prestatzeko:

  • 2 oilasko izter
  • Behi buztan bat
  • Behi baten berna-hezur bat
  • Urdaiazpiko iberiko hezur bat
  • 2 tipula
  • 2 porru
  • 2 azenario
  • 100 g. txitxirio
  • Bouquet-garni 1 (erlar-, perrexil- eta erromero-adar sorta)
  • 2 koilarakada ardo zuri
  • Ura
  • Gatza

Gainerakoak:

  • Sukaldeko haria
  • Txitxirioak egosteko sarea
  • Galeper-arrautzak

Nola egin:

  1. Zartagin batean, gorritu tipulak, azenarioak eta porruak. Gorde gerorako. Eltze batean, ipini izterrak hezurrekin eta buztana zatikatuta. Urez estali osagaiak eta irakiten jarri zuritu daitezen. Behin irakin ostean, kendu ur zikina eta estali berriz ere ur garbiz. Jarri eltzea sutan eta sartu txitxirioak sarean bilduta, gorritutako barazkiak eta boquet garni-a, eta bota ardo zuri zirrista bat. Irakin su oso baxuan 3 orduz. 3 orduak igarotzean, itzali sua eta utzi jalkitzen. Burruntzali baten laguntzaz, pasatu likidoa beste edukiontzi batera, kontu handiz, arretu ez dadin. Zuzendu ahogozopuntua.
  2. Bukaera: zerbitzatu okela-salda bero-bero, buztan okela zirpildua, oilasko izter okela, txitxirio egosiak eta 3 minutuz egositako galeper-arrautzekin.