Osagaiak:

  • Bizkotxo-molde desmuntagarri bat
  • Landako 7 arrautza
  • 700 g krema gazta
  • 250 g jogurt natural greziarra
  • 1 koilarakada esne kondentsatu
  • Gozogintzarako 40 g. irin
  • Royal legamia ½ sobre
  • 350 g azukre
  • 400 g esnegain
  • 15 g Roquefort gazta
  • Labeko paper bat
  • Gatza

Nola egin:

  1. Labea aurrez berotuko dugu 180ºctan Bitartean, tartaren oinarria prestatuko dugu. Horretarako, katilu batean osagai guztiak nahastuko ditugu irabiagailu baten laguntzarekin, krema homogeneoa geratu arte.
  2. Tartaren moldea paper sulfurizatuarekin forratuko dugu. Gazta-kremarekin bete eta labean sartuko dugu. Egoste-denbora 45 minutu ingurukoa izango da.
  3. Denbora hori igaro ostean, tarta labetik aterako dugu eta hozten utziko dugu girotenperaturan.
  4. Garrantzitsua da giro-tenperaturan hozten uztea, kontsumitu baino lehen zenbait ordutan egonean uztea. Hainbat konfitura edo marmelada bota ditzakezu