4 pertsonentzako osagaiak:

Hanburgesak prestatzeko:

  • 500 g txahal-haragi txikitu
  • 1 tipula
  • 2 baratxuri-ale
  • 50 ml esne
  • Ogi-mamia
  • Ogi birrindua, 3 koilarakada
  • 1 arrautza
  • Oliba-olio birjina, 2 koilarakada
  • Dijon-ziapea, koilaratxokada bat
  • Perrexil xehatua
  • Gatza
  • Piperbeltza

Entsalada prestatzeko:

  • Entsaladarako 2 tomate
  • 1 tipuleta
  • Baratxuri ale bat
  • Txikitutako tipulina
  • Oliba-olio birjina estra, 2 koilarakada
  • Gatz-malutak

Gainera: Ali-oli saltsa, 40 g

Nola egin:

  1. Hanburgesak egiteko: bigundu, zartagin batean, txikitutako tipula eta baratxuria. Busti ogi-mamia esnetan. Sartu osagai guztiak ontzi batean eta landu nahastea eskuz, harik eta masa homogeneo bat lortu arte. Eman forma hanburgesei eta frijitu zartaginean bi aldetatik gorritu arte. Atera eta utzi paper xurgatzailearen gainean.
  2. Entsalada prestatzeko: zuritu tomateak eta moztu dadotan. Sartu ontzi batean eta bota gatz-malutak, baratxuria eta oliba-olio birjina estra. Txikitu tipuleta juliana eran eta nahasi tomatearekin eta tipulin txikituarekin.
  3. Bukaera: atera hanburgesak tomate-entsaladarekin, alboan ali-oli ontzi bat jarrita.