Osagaiak:

Marinatua prestatzeko:

  • SOJA­ SALTSA
  • JENGIBREA
  • PIPER BELTZA
  • 1 LIMOI
  • 1 TIPULA
  • 2 BARATXURI ­ALE
  • ARROZ­ OZPINA
  • PERRINS SALTSA
  • UR

Piperrada prestatzeko:

  • 1 PIPER BERDE
  • 1 PIPER GORRI
  • 1 TOMATE HELDU
  • 1 TIPULA
  • 2 BARATXURI ­ALE
  • AZUKREA

Platerean jartzeko:

  • SESAMO­KO ILARAKADA BAT
  • PIKILLO­ MOUSSEAREN 1 POTO
  • GUACAMOLEAREN 1 POTO
  • PIPER­MARMELADAREN 1 POTO HEGALUZEAREN 1PUSKETA
  • GATZA
  • OLIBA ­OLIOA

Nola egin:

  1. Ontzi batean, soja­saltsaren zurrusta bat, ondotxikitutako tipula eta baratxuria, piper pixka bat, jengibrea, limoi­birrindura, arroz­ozpinaren zurrusta bat eta Perrins saltsaren tanta batzuk botako ditugu.
  2. Guztia, gutxienez, 15 minutuz marinatzen utziko dugu
  3. Tipula, piper berdea eta piper gorria juliana eran moztu, eta zartagin batean sueztituko ditugu txikitutako baratxuria, zatitutako tomate pixka bat eta azukrea gehituta. Oso su baxuan egingo ditugu, karamelizatuta geratu arte konfitatuta
  4. Piperrada xukatu eta, molde batekin, plateraren mutur batean jarriko dugu. Beste muturrean, guacamolea eta pikillo­moussea jarriko ditugu
  5. Hegaluzea zartagin batean markatuko dugu bi aldeetatik, eta jarraian sesamotan pasatu. Amaitzeko, hegaluzea piperrada­ohearen gainean jarriko dugu.