Osagaiak:

  • 1 tipula ertain
  • 1 piper berde
  • ½ porru (zati zuria)
  • 1 tomate oso heldua eta zuritua
  • ½ kg patata
  • 400 g hegaluze edo atun zuri garbi eta zatitu
  • 1 dl oliba-olio
  • 2 koilarakada piper txorizeroaren mami
  • Gatza
  • Perrexil xehatua
  • Oinarri gisa, arrain-salda
  • Hegaluze- edo atun-hezurrekin egin dezakegu

Nola egin:

  1. Tipula eta porruaren zati zuria fin-fin moztuko dugu. Ontzi batean sueztituko dugu, olioarekin.
  2. Dadotan moztutako piper berdea eta txorizeroaren mamia gehituko dugu.
  3. Barazkiak sueztitutakoan, patatak gehituko ditugu, zurituta eta moztuta (kraskatuta). Gutxi batzuk zati txikiagotan moztuko ditugu, desegin daitezen eta salda lodi dezaten. Beste minutu batez sueztituko dugu.
  4. Arrain-salda beroarekin estaliko dugu dena. Su ertainean irakiten utziko dugu 20 minutu inguru.
  5. Denbora pasatutakoan, gatza botako diogu, sutatik atera eta hegaluze edo atun zatiak gehituko dizkiogu. 5 edo 10 minutuz egonean utzi. Ontzia sutan izan ez arren, arraina egin egingo da eta puntuan geratuko da, lehortu gabe.
  6. Perrexil xehatua botako dugu gainetik.