Osagaiak:

Tomateak prestatzeko:

  • Entsaladarako 4 tomate

Tartarra prestatzeko:

  • 600 g hegaluze garbi
  • 2 arrautza-gorringo
  • Kaparren 2 koilarakada
  • Ozpinetako luzokorren 2 koilarakada handi
  • Ketchup saltsaren 2 koilarakada handi
  • Dijon saltsaren 1 koilarakada handi
  • Saltsa pikantearen 1 koilarakada txiki
  • Worcestershire saltsaren 1 koilarakada txiki
  • Txikitutako tipulinaren 2 koilarakada handi
  • Gatza 

Pestoa prestatzeko

  • 150 g albaka
  • Oliba-olio birjina, 100 ml
  • Birrindutako gazta parmesanoaren 2 koilarakada handi
  • Pinazien 2 koilarakada handi
  • Baratxuri ale bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Gatza

Nola egin:

  1. Tomateak prestatzeko: Zuritu tomateak eta hustu kontu handiarekin barrualdea ahalik eta osoen mantenduta.
  2. Hegaluzea prestatzeko: Zatitu hegaluzea. Burua eta erraiak kenduko dizkiogu lehenengo. Hegaletik hasita, sabela irekiko diogu bularreko hegalak arte. Kendu mendrezka beste zerbait prestatzeko. Muturra xerra bakarrean kenduko diogu. Isatsarekin gauza bera egingo dugu eta erdiko trontzoak beste zerbait prestatzeko gordeko ditugu. Kendu isatseko eta muturreko hezurrak eta azala. Xehatu kubo txiki-txikitan, eta utzi katilu batean tartarra prestatzeko.
  3. Tartarra prestatzeko: Txikitu kaparrak eta ozpinetako luzokerrak, eta bota katilura hegaluzearekin batera. Ondu gainerako osagaiak eta gatz-puntu egokia eman.
  4. Pestoa prestatzeko: Irabiagailu elektrikoarekin, txikitu osagai guztiak saltsa homogeneoa lortu arte. Gorde gero erabiltzeko.
  5. Bukaera: Jarri plateraren behealdean pesto saltsa. Bete tomateak hegaluzearen tartarrarekin eta zerbitzatu.