Osagaiak:

  • Gurinezko hostore edo ore errearen plaka bat
  • 3 arrautza
  • 1/4 l esnegain
  • 2 tipulin
  • 2 concasse tomate
  • Oliba-olio birjina estra
  • 100 g hirugihar
  • Ziazerba eskukada bat
  • 200 g perretxiko edo txanpiñoi
  • 100 g urdaiazpiko ondu,xerratan
  • 100 g gazta parmesano birrintzeko
  • Baratxuria
  • Oreganoa
  • Ezkai freskoa
  • Piperbeltza
  • Gatza

Nola egin:

  1. Kazola batean gurina jarriko dugu eta hostorearekin estaliko dugu. Alboetatik 1 cm inguru irten behar du. Ertzak igurtziz, forma emango diogu. Orea sardexkaren laguntzarekin zulatuko dugu eta hozkailuan sartuko dugu ordu erdiz, orea ostera ere hoztu dadin.
  2. Denbora hori igaro ostean, orea zilar-paperarekin estaliko dugu, eta pisua jarriko dugu gainean (txitxirioak erabil ditzakegu), berotzean hostopila igo ez dadin. Aurrez berotutako labera sartuko dugu 180 gradutan 15 minutuz.
  3. Bestalde, barrubetea egingo dugu. Horretarako, kazola batean tipulina arin frijituko dugu olibaolioarekin, eta minutu batzuk igaro ostean, baratxuria, hirugiharra eta perretxikoak gehituko ditugu eta ondo sueztituko dugu. Sueztitu bitartean, concasse tomatea gehituko dugu. Arin frijituko dugu guztia eta ziazerbak gehituko ditugu. Minutu pare bat igaro ostean, sutatik kenduko dugu.
  4. Bestalde, katilu batean, esne-gaina arrautzekin eta gazta parmesanoarekin nahastuko dugu. Gatza, piperbeltza eta oreganoarekin gozatuko dugu. Guztia ondo nahastu ondoren, horrekin beteko dugu tartaren oinarria eta arrautza-nahasketarekin estaliko dugu. Gazta parmesano pixka bat ere birrinduko dugu gainazalean.
  5. 20 minutu inguruz sartuko dugu labean 180 gradutan, gainaldea gratinatu arte. Labetik ateratzean, urdaiazpiko iberiko xerratxoekin, ezkai freskoarekin eta oliba-olio birjina estra tanta batzuekin amaituko dugu.