Osagaiak:

Legatz-kazola egiteko:

  • 4 legatz-trontzo (1 kg)
  • 10 legatz-kokotxa
  • 10 txirla handi
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 3 baratxuri-ale
  • 1 kaiena
  • 100 ml ardo zuri
  • 250 ml ur edo arrain-salda
  • 1 koilarakada irin
  • Gatza

Legatz-salda egiteko:

  • 1 tipula
  • 1 porru
  • 1 perrexil-adar
  • 1 l ur

Gainera:

  • 4 arrautza
  • Nafarroako 8 zainzuri
  • 100 g ilar
  • Txikitutako tipulina

Nola egin:

  1. Legatz-salda egiteko: atera trontzoak legatzari, hezurrak bereizita, eta zatitu. Gorde trontzoak eta erabili hezurrak. Garbitu kokotxak bizarrak kenduz. Gorde kokotxak eta erabili bizarrak salda egiteko. Sartu osagaiak kazola batean, estali ur hotzez eta irakinarazi. Irakiten duenean, kendu sutatik eta utzi egonean.
  2. Legatz-kazola egiteko: bota gatza legatz-trontzoei, bota irin pixka bat eta markatu kazolan, baratxuri xehatuarekin eta kaienarekin. Legatza markatuta dagoenean, jarri azala gorantz, gehitu kokotxak eta ardo zuria. Urritu pixka bat ardoa eta busti saldarekin. Tapatuta mantendu 3 minutuz. Denbora hori pasatutakoan, gehitu txirlak eta egosi ireki arte. Gehitu zainzuriak, ilarrak eta tipulina xehatua. Probatu eta bota gatza behar badu.
  3. Bukaera: egin arrautzak ozpindun ur irakinetan 4 minutuz eta gehitu kazolara. Atera mahaira.