Osagaiak:

Marrubiak prestatzeko:

  • 120 g marrubi
  • 40 g azukre
  • 100 ml Modenako ozpin baltsamiko
  • Menda-hostoak

Mascarpone-gaztaren moussea prestatzeko:

  • 250 g mascarpone gazta
  • 60 g azukre
  • 200 ml esnegain, % 35 m.g.

Nola egin:

  1. Gazta-moussea prestatzeko: harrotu esne-gaina azukrearekin, eta nahasi mascarpone gaztarekin. Jarri nahasketa kopetan eta sartu hozkailuan hoztu dadin.
  2. Marrubiak prestatzeko: garbitu marrubiak, kendu txortena eta moztu erditik. Gorde gero erabiltzeko. Prestatu karamelua baltsamikoarekin eta azukrearekin, eta salteatu marrubiak bertan bi minutuz.
  3. Bukaera: zerbitzatu salteatutako marrubiak moussearen gainean eta, bukatzeko, bota menda-hosto batzuk.