4 pertsonentzako osagaiak:

Muskuiluak prestatzeko:

  • 1,5 kg muskuilu
  • 2 koilarakada ur

Saltsa egiteko:

  • 2 tipuleta
  • 2 baratxuri-ale
  • 2 kaiena
  • 1 dl ardo zuri
  • Irina koilarakada bat
  • Txikitutako tipulina
  • Oliba-olio birjina 2 koilarakada
  • Gatza

Nola egin:

  1. Muskuiluak prestatzeko: garbitu muskuiluak eta kendu bizarrak. Jarri kazola batean ur pixka bat eta sartu muskuiluak eta estali. Zabaltzen direnean, iragazi zukua eta gorde, gero saltsa prestatzean erabiltzeko. Kendu muskuiluei oskolak eta gorde.
  2. Saltsa egiteko: kazola batean, bigundu tipuletak eta baratxuri txikituak eta kaiena. Gehitu irina eta eduki sutan, kolorerik hartzen utzi gabe. Bota ardoa, utzi murrizten eta nahasi dena ondo. Bota salda eta irakinarazi.
  3. Bukaera: sartu muskuiluak saltsatan eta eduki dena irakiten. Probatu eta bota gatza behar badu, eta bota gainetik tipulin txikitua. Atera mahaira.