Osagaiak:

  • 2 OILASKO­ BULARKI
  • 6 TIPULATX
  • BRANDY BASOKADA BAT
  • CURRYAREN KOILARAKADA BAT
  • KOKO ESNEAREN 375 ML­KO POTO BAT
  • TIPULIN PIXKA BAT

Nola egin:

  1. Oilaskoa zati edo zerrendatan moztu, eta kazola batean zigilatuko dugu.
  2. Gero, sutatik kendu eta gorde egingo dugu. Oilaskoa egiteko erabili digun olioan, aldez aurretik juliana eran, fin­fin, moztutako tipulatxak sueztituko ditugu. Oilaskoa gehituko diogu txikitutako tipulatxari, eta brandy basokada botako dugu.
  3. Jarraian, flanbeatu, eta erreduzitzen utziko dugu. Jarraian, currya eta koko­esnearen zurrusta handia botako dizkiogu. Saltsa loditu arte, su baxutan utziko dugu.
  4. Zerbitzatzeko garaian, arroz zuriarekin bakarrik edo, goarnizio moduan, mahaspasa eta pinaziekin batera edo barazkiekin atera dezakegu,