4 pertsonentzako osagaiak:

  • 600 g. olagarro egosi
  • 1 koilarakada piperrauts gozo tipulina pikatua
  • 3 tipulin
  • 2 baratxuri-ale
  • Pipermorro gorri bat
  • 2 piper berde italiar
  • Porru bat
  • 2 koilarakada lukainka piperraren pulpa
  • 10 cl. tomate-saltsa
  • 1 kg “monalisa” patata
  • 2 koilarakada oliba olio birjin
  • Ura
  • Gatza

Nola egin:

  1. Kazola batean, arin frijitu “juliana” eran moztutako barazkiak olio zirrista batekin. Hautatu olagarroaren erro ederrenak, zatikatu eta gorde gerorako. Geratzen den olagarroa pikatu brunoise eran, fin, eta gehitu frijitukiari.
  2. Zuritu patata, garbitu, kraskatu eta kazolan sartu. Gehitu lukainka-piperraren pulpa eta tomate-saltsa. Sueztitu guztia. Urez busti eta gisatu 30 minutuz. 30 minutuak igaro ostean, zuzendu ahogozo-puntua eta gorde gisatua.
  3. Bukaera: zartagin batean salteatu erroak urre kolorea duten arte. Hautseztatu piperrautsa eta tipulin pikatua erroen gainean eta irauli dena kazolara. Nahastu dena, zuzendu ahogozo-puntua eta zerbitzatu.