Osagaiak:

Orburuak egiteko:

  • 6 orburu
  • 1 perrexil-adar
  • Ura
  • Gatza

Salteatzeko:

  • 12 ganba zuritu
  • 150 g hirugihar
  • 6 gari-zainzuri
  • 6 baratxuri berri
  • 1 postre-koilarakada soja-saltsa
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Txikitutako tipulina

Nola egin:

  1. Orburuak egiteko: Egosi orburuak 10 minutuz osorik ontzi batean, urez estalita, gatza eta perrexil adar bat gehituta. Denbora pasatutakoan, kendu sutatik eta utzi hozten orburuak. Kendu kanpoko hostoak, zati bigunera iritsi arte. Laurdenetan moztu eta gorde.
  2. Barazkiak eskabetxean prestatzeko: Zuritu tipula, azenarioak eta arbia. Moztu makilatan. Gorde. Egin gauza bera piperrarekin. Kazola batean, frijitu baratxuri-aleak belar usaintsuekin batera. Gehitu tipula, arbia, azenarioak eta piperra. Sueztitu guztia. Nahastu ozpina, ura eta azukrea ontzi batean. Bota nahasketa kazolara eta irakin. Irakiten duenean, kendu sutatik eta utzi egonean. Utzi hozten eta gorde. *Hobe da honelako prestaketak bezperan egitea.
  3. Salteatzeko: Salteatu wok batean zatitxotan moztutako hirugiharra, baratxuri berri eta zainzuriekin batera. Gehitu ganbak eta soja-saltsa zurrusta bat.
  4. Bukaera: Gehitu orburuak wokera eta salteatu dena. Probatu eta bota gatza behar badu, eta bota gainetik tipulin txikitua. Atera mahaira.