Osagaiak:

  • 1 KG ORBURU
  • 1 TIPULIN OLIBAOLIOA
  • GATZA
  • 20 G INGURUKO FOIE FRESKOAREN
  • PUSKETA BAT GATZ LODIA (FOIERAKO)

Sagar purea limoiarekin prestatzeko:

  • 800 G GOLDEN SAGAR
  • ZUKUTUTAKO LIMOIA
  • 50 G AZUKREA
  • BANILLA AZUKREDUNAREN ZORRO BAT

Nola egin:

    1. Purea egiteko, sagarrak zuritu eta pusketatan moztuko ditugu. Eltze batean sartu eta limoizukua, azukrea eta banilla azukreduna gehituko dizkiegu. Su txikitan egingo dugu guztia 30 minutu inguruz, eta ondoren irabiagailutik pasatuko dugu.
    2. Irabiatu ondoren, albo batean utziko dugu. Orburuak garbitu eta ordu erdiz egosiko ditugu limoi­uretan. Prest daudela ikusten dugunean, sutatik kenduko ditugu. Oliba­olioa duen zartaginean, fin­fin moztutako tipulina eta egositako orburuak gehituko ditugu.
    3. 5 minutuz baino gutxiagoz sueztitu eta zartagina sutatik kenduko dugu. Beste zartagin batean, bero­bero dagoela, foiea bi aldeetatik markatuko dugu.
    4. PLATEAREN JARTZEA: Plater zuri batean, molde baten laguntzarekin, orburuak jarriko ditugu. Moldea kentzean, pastel moduko bat sortuko dugu hala. Inguruan, sagar­purea jarri eta orburuen gainean jarriko dugu foiea