Osagaiak:

  • 400 G ARROZ (ALE BIRIBILEKOA)
  • ½ OILASKO ZATITUTA
  • 2 TIPULA
  • 1 PIPER GORRI
  • 1 PIPER BERDE
  • 1 PORRU
  • 1 AZENARIO
  • 2 BARATXURI­ ALE
  • 1 TOMATE
  • AZAFRAI HARI BATZUK
  • 300 G MUSKUILU
  • BARAZKI ­EDO OILASKO­ SALDAREN 1 L
  • OLIBA ­OLIO BIRJINA
  • GATZA

Nola egin:

    1. Paella ­ontzi batean, oilaskoa pixka bat sueztitzen jarriko dugu. Pixka bat eginda uzteko moduan sueztituko dugu. Sutatik kenduko dugu. Tipula, piperrak, porrua eta azenarioa pusketa txikitan zatituko ditugu. Guztia oilaskoa egiteko erabili dugun paella­ontzian sueztituko dugu. Oliba­olioa eta gatza gehituko dizkiogu.
    2. Barazkiak sueztitutakoan, albo batera utzi dugun oilaskoa gehituko diogu. Ondo nahastutakoan, arroza gehituko diogu. Bestalde, tomatea baratxuriekin batera birrindu eta albo batera utziko dugu. Oilaskoa, barazkiak eta arroza sueztitutakoan, salda, birrindutako baratxuria eta tomatea, eta azafraiaren hariak gehituko dizkiogu. Ondo nahasiko dugu, su handian, eta gatza botako diogu.
    3. Irakiten hasten denean, sua jaitsi eta leun­leun borbor egiten utziko dugu, nahasi gabe. Handik 5minutura, gainean muskuiluak jarriko dizkiogu
      (gordinik). Guztia egosten utziko dugu eta, salda guztia desagertu denean, sua igoko dugu socarrat edo euste­efektua egiteko. Zerbitzatu aurretik, 10 minutuz utziko dugu guztia jalkitzen.