4 pertsonentzako osagaiak:

Panacotta egiteko:

  • 300 ml esnegain % 35 koipeduna
  • 200 ml esne oso
  • 60 g azukre
  • 3 gelatina-orri
  • 1 banilla leka

Fruitu gorriak egiteko:

  • 120 g marrubi
  • 40 g ahabi
  • 40 g masusta
  • 1 zopako koilarakada azukre
  • 1 limaren zukua
  • Menda

Nola egin:

  1. Panacotta egiteko: infusionatu banilla-adarra esnearekin eta esnegainarekin. Urtu azukrea eta gelatina-orria, azken horiek aurretik hidratatuta, iragazi eta bota edalontzi batzuetan. Hozten utzi.
  2. Fruitu gorriak egiteko: eltze batean, jarri marrubiak eta ahabiak azukre koilarakadarekin eta lima-zukuarekin. Berotu su eztitan 2 minutuz. Denbora hori igarotzean, atera sutatik eta gehitu masustak eta menda hostoak.
  3. Bukaera: zerbitzatu panacotta hotzez betetako edalontziak fruitu gorri epelekin.