Osagaiak:

Papas arrugás prestatzeko:

  • 500 g parmentine patata edo patata berri txiki
  • 130 g itsasoko gatz
  • 1 l ur

Mojo berdea prestatzeko:

  • 4 baratxuri-ale
  • 1/ 2 martorriaren sorta
  • 1/2 perrexil sorta
  • 4 postre-koilarakada sagar-ozpin
  • 250 ml oliba-olio birjina estra
  • 1 kafe-koilarakada kumino
  • Gatza

Nola egin:

Papas arrugás prestatzeko:

  1. Sartu patatak gatza eta ura duten kazola batean.
  2. Tapatu eta jarri irakiten. Egosi 14 minutuz.
  3. Ondoren, kendu tapa, igo suaren indarra eta prestatu ura lurrundu arte (pataten gainean zarakar txuri bat atera eta zimurtu arte).
  4. Gorde.

Mojo berdea prestatzeko:

  1. Sartu ernamuinik gabeko baratxuri-aleak birringailu batean martorriarekin, perrexilarekin, kuminoarekin eta ozpinarekin batera.
  2. Txikitu dena eta gehitu olioa pixkanaka-pixkanaka nahasketa homogeneo bat lortu arte.
  3. Probatu eta bota gatza behar badu.

Bukaera: zerbitzatu papas arrugás-ak mojo berdearekin batera.