Osagaiak:

  • Zerbaren 8 orri-mami edo aurretik egositako orri-mamiak (2 pote).
  • Urdaiazpiko iberikoa (12 xerra)
  • Cheddar gazta (12 xerra)
  • 3 arrautza
  • Irina

Nola egin:

  1. Garbitu zerbak, moztu, eta ur hotzetan jarri, limoiarekin, belztu ez daitezen.
  2. Sutan jarriko dugu ura eta gatza dituen kazola, eta orri-mami zatituak egosiko ditugu, 8 minutuz. Egosita daudenean, xukatu eta utzi hozten.
  3. Urdaiazpikoz eta gaztaz beteko ditugu orri-mamiak. Horretarako, orri-mami bat jarriko dugu oinarrian, urdaiazpikoa eta gazta gero, eta beste orri-mami bat gainean, sandwicha balitz bezala.
  4. Irabiatu arrautzak.
  5. Olioa botako dugu zartagin batera, orrimami beteak frijitzeko. Lehenik, irinetan pasatuko ditugu, eta, gero, arrautzetan. Ondoren, frijitu egingo ditugu.
  6. Erretilu beroan atera mahaira.