Osagaiak:

Txerri-saiheskia egiteko:

  • 600 g txerri-saiheski
  • 1 tipula
  • 1 azenario
  • 1 porru
  • 1 baratxuri-buru
  • 1 edalontzi txakolin
  • 2 l ur
  • Gatza
  • ½ postre-koilarakada piperbeltz beltza
  • 1 koilarakada tipulin txikitu
  • Aluminio-papera

Barazkiak eskabetxean prestatzeko:

  • 1 tipula gorri
  • 2 azenario
  • 1 arbi
  • 1 piper hori
  • 2 baratxuri-ale
  • 50 ml sagar-ozpin
  • 250 ml ur
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 2 koilarakada azukre
  • 1 erromero-adar
  • 2 erramu-hosto
  • 2 iltze usaintsu
  • Gatza

Taloa egiteko:

  • 200 g arto-irin hori
  • 120 ml ur
  • Gatza

Nola egin:

  1. Txerri-saiheskia egiteko: Bota gatza eta piperbeltza saiheskiari, eta jarri laberako erretilu batean mirepoix erara moztutako barazkiekin eta erramu-hostoarekin batera. Busti uraz eta txakolinaz. Estali aluminio-paperarekin eta sartu labean 170ºC-an, 90 minutuz. Denbora-tarte hori pasata, kendu aluminio-papera eta igo labearen tenperatura 220ºC-ra, hamar minutuz. Atera saiheskia labeko erretilutik, eta gorde zukua. Bereizi saiheskiaren haragia hezurretatik eta papurtu. Bota saltsa apur bat papurtutako saiheskiaren gainean, eta gorde.
  2. Barazkiak eskabetxean prestatzeko: Zuritu tipula, azenarioak eta arbia. Moztu makilatan. Gorde. Egin gauza bera piperrarekin. Kazola batean, frijitu baratxuri-aleak belar usaintsuekin batera. Gehitu tipula, arbia, azenarioak eta piperra. Sueztitu guztia. Nahastu ozpina, ura eta azukrea ontzi batean. Bota nahasketa kazolara eta irakin. Irakiten duenean, kendu sutatik eta utzi egonean. Utzi hozten eta gorde. *Hobe da honelako prestaketak bezperan egitea.
  3. Tximitxurria prestatzeko: Txikitu osagai solidoak eta jarri ontzi batean. Nahastu osagai likidoekin, eta utzi egonean. Gorde
  4. Taloa egiteko: Nahastu irina ur epelarekin eta gatzarekin. Egin ore homogeneo bat, eskuekin oratuz. Zatitu orea bola txikitan, eta luzatu bola horiek borobil forman, arrabola baten lagutzaz edo eskuz.
  5. Bukaera: Zartagin oso bero batean jarri, eta bi aldeetatik egin. Zerbitzatu saiheskia taloen barruan eskabetxeko barazkiekin batera, eta busti tximitxurri-saltsaz.