Osagaiak:

  • 400 g udare-tomate
  • 1 zopako koilarakada azukre
  • 1 tipula gozo
  • 2 baratxuri-ale
  • 1 kaiena
  • 1/2 postre-koilarakada piperrauts min
  • 1/2 postre-koilarakada piperrauts gozo
  • 1 koilarakada Jerez-ozpin
  • 1 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Piperbeltza

Nola egin:

    1. Kazola batean, sueztitu txikitutako tipula eta baratxuria. Gehitu kaiena eta piperrautsak Arraspatu tomatea eta gehitu kazolara ozpinarekin eta azukrearekin. Eduki sutan dena loditzen hasi arte eta tomateen ura lurrundu arte. Atera kaiena eta xehatu dena. Probatu eta bota gatza behar badu.