Osagaiak:

  • 1 kg txahal-haragi gisatzekoa
  • 4 tipula
  • 2 azenario
  • 1 entsaladarako tomate
  • Piper txorizeroaren mamia (1 koilaratxo)
  • 3 l haragi-salda
  • 2 patata
  • 1 ilar-poto

Nola egin:

  1. Tipulak, azenarioak eta tomatea zatitu, zati handietan. Kazola batean jarriko ditugu sueztitzen, su ertainaltuan, kolore pixka bat har dezaten.
  2. Gutxi gorabehera 3 cm-ko dadoetan moztu haragia. Eman gatza, eta sartu kazolara barazkiekin batera. Utzi 5 minutuz frijitzen.
  3. Piper txorizeroaren mamiaren koilaratxo bat gaineratu, eta estali guztia saldarekin. Irakiten hasten denean, jaitsi sua, eta eduki su txikian ordu eta erdiz.
  4. Denbora hori igarotakoan, atera haragi-zatiak bitsadera batekin erretilu batera, eta gorde.
  5. Turmix edo irabiagailu batekin birrindu saltsa, eta sartu haragia berriro.
  6. Dado txikietan moztutako patatak eta ilarrak gaineratuko ditugu, eta 15 minutuz utziko egosten.
  7. Gatza probatu, eta zerbitzatu.