Osagaiak:

  • 400 g tagliatelle fresko (ikus pasta freskoaren errezeta)

Saltsa egiteko:

  • 1 txipiroi garbi
  • 9 otarrainxka
  • 8 txirla
  • 8 muskuilu
  • 2 berakatz-atal
  • Perrexil xehatua
  • Edalontzi ½ bat ardo zuri
  • ½ l. tomate-saltsa edo tomate heldu
  • 1 kaiena.
  • Gazta parmesanoa (hautazkoa)

Nola egin:

  1. Zartaginean txibia, baratxuri txikitua eta kaiena arin frijituko ditugu. Ardo txuriarekin bustiko dugu eta pixka bat loditzen utziko dugu. Tomate-saltsa edo purea egindako tomate heldua botako dugu.
  2. Beste zartagin batean, olio-tanta batzuekin salteatuko ditugu muskuiluak, txirlak eta otarrainxkak, eta tomate-saltsa eta txibia botako ditugu. Perexil txikitua botako dugu.
  3. Irakindako uretan egosiko ditugu tagliatelleak gutxi gorabehera 3 minutuz. Denbora hori igaro ostean, ondo xukatuko dugu eta zartaginean egosiko ditugu saltsarekin eta arrainarekin.
  4. Zerbitzatzeko, pastari oliba-olio birjina estra tanta batzuk gehituko dizkiogu.