Osagaiak:

Hegaluzea prestatzeko:

  • 600 g hegaluze
  • Broxetetarako makilak
  • Sesamo zuriaren haziak birrineztatzeko
  • Gatz-malutak
  • Parrillan prestatzeko olioa

Teriyaki prestaketarako:

  • 65 ml soja-saltsa
  • 15 g ozpin baltsamiko
  • 30 g arroz-ozpin (mirina) edo ardo gozo
  • 50 g azukre

Gainera:

  • Tipulina
  • Tipulinaren zurtoinak
  • Wasabia (hautazkoa)
  • Ozpinetako jengibrea (hautazkoa)

Nola egin:

Teriyaki prestaketarako:

  1. Nahastu osagaiak ontzi batean hagaxka baten laguntzaz, azukrea disolbatu arte. Gorde.

Hegaluzea prestatzeko:

  1. Moztu hegaluzea laukizuzenetan eta sartu horiek teriyaki saltsan minutu batzuez.
  2. Kendu prestaketako kuboak, lehortu eta pla-pla egin sesamo-haziekin; sartu makiletan eta jarri sutan alde bakoitza 20 segundoz, sesamoa erre ez dadin kontu handia izanda.

Bukaera: zerbitzatu broxetak saltsaz betetako ontzi batekin, tipulinaren zurtoinekin prestatutako uztaiekin eta tipulinaren makilatxoekin.