Osagaiak:

  • 1 brioche ogia
  • 1 l esne
  • 1 kanela-txotx
  • 2 arrautza
  • Azukrea
  • Ekilore-olioa

Nola egin:

  1. Esnea sutan jarri, kanelarekin batera.
  2. Xerratan moztuko dugu briochea, eta erretilu batean ipiniko.
  3. Esne beroa gainetik botako diogu briocheari, ongi blaitu dadin. 15 minutuz utziko dugu, eta bira emango diegu brioche-xerrei. Ondoren, hozkailura sartuko ditugu, 24 orduz.
  4. Zartagin batean, jarri ekilore-olioa berotzen.
  5. Irabiatu arrautzak.
  6. Arrautzetan pasatuko dugu blaitutako eta ongi xukatutako briochea, eta arretaz frijituko dugu, bi aldeetatik. Gorde.
  7. Mahaira ateratzeko, erretilu batean jarri torradak, eta bota azukrea gainetik. Sukaldeko soplete batekin, azukrea karamelizatu.