4 pertsonentzako osagaiak:

  • 500 g. almendra gordin oso
  • 120 g. azukre zuri
  • 50 g. ezti
  • Koilarakada bat kanela hauts

Nola egin:

  1. Zartagin batean, txigortu almendrak su ertainean/baxuan 10 minutuz, irabiatzeari utzi gabe. Denbora igaro ondoren, utzi hozten eta birrindu almendrak sukaldeko robot baten laguntzaz.
  2. Zartagin batean, jarri azukrea eta eztia su baxuan. Burbuilak irteten hasten denean, kendu sutatik eta irauli nahastea almendren gainera eta bota kanela koilarakada bat.
  3. Nahastu dena modu homogeneoan eta ipini labeko paperez forratutako moldeetan.
  4. Hozten utzi.

*Oharra: Errezeta hau hobeto gelditzen da kontsumitu baino egun batzuk lehenago eginez gero.