Osagaiak:

  • 1 txerri-azpizun
  • 100 g gazta urdin
  • Hirugihar freskoa, azalik gabea (12 xerra mehe)
  • 500 ml esne-gain
  • 200 g ziazerba

Nola egin:

  1. Azpizuna garbitu eta erditik ireki, liburua balitz bezala. Bota gatza.
  2. Gazta urdina jarri gainean, eta azpizuna itxi.
  3. Gain batean, hirugihar-xerrak jarriko ditugu, elkarren ondoan, eta azpizuna jarriko dugu gainean, kiribiltzeko.
  4. Labeko erretilu bat hartuko dugu, eta olio pixka bat igurtziko diogu. Gainean, azpizun arrautzeztatua jarriko dugu, eta aurretik 180º-tan berotuta dagoen labera sartuko, 25 minutuz.
  5. Ontzi bat sutan jarri, 10 minutuz, esnegaina eta ziazerbak barruan dituela. Denbora hori igarotakoan, eman gatza eta ongi birrindu guztia.
  6. 8 xerratan moztuko dugu azpizuna.
  7. Zerbitzatzeko, erretilu batean ipini saltsa, eta jarri gainean azpizun-xerrak.