Osagaiak:

  • 3 BEGIAUNDI TXIPIROI
  • 1 KG TIPULA ZURI
  • ½ KG TIPULATXO
  • 1 ½ KG BERTAKO TOMATE OSO
  • TXIPIROI­ TINTA POLTSA BAT

Nola egin:

  1. Txipiroiak ondo garbitu eta zatitu egingo ditugu. Gatza eta piperra bota, eta kazola baxu batean edo zartagin handi batean zigilatuko ditugu bero­bero dagoen oliba­olioarekin. Eginda daudenean, baztertu egingo ditugu.
  2. Txipiroiak egiteko erabili dugun olio horretan, tipula eta tipulatxa sueztituko ditugu.
  3. Sueztitzen hasten denean, tomateak, zurituta, eta ondo zatituta, eta tintak botako dizkiogu. Txipiroien tintak erabiliko ditugu, baina nahikoa ez badira, poltsako tinta gehituko diogu. Hala, kolorea beltzagoa eta distiratsuagoa izango da.
  4. Barazkiak prest daudela ikusten dugunean, guztia puregailutik, Termomixetik edo txanotik pasatuko dugu. Norberaren gustuaren araberakoa izango da saltsaren testura.
  5. Kazola batean, txipiroiak saltsarekin batera jarriko ditugu amaierako egosketa­ukitua emateko, samurrak geratu direla ikusi arte. Osagarri moduan, egositako arroza jar dezakegu