4 pertsonentzako osagaiak:

Masa egiteko:

  • 2,5 dl ur
  • 100 g gurin
  • Gari-irina 85 g
  • Kakaoa hautsetan, 15 g
  • 5 edo 6 arrautza
  • Gatza
  • Laranja baten azala birrinduta
  • Frijitzeko olioa
  • Azukre-hautsa, gainetik botatzeko

Txokolatezko betegarria prestatzeko:

  • 100 ml esnegain,
  • %35 m.g. 200 g
  • txokolate, % 70 kakaoa duena

Nola egin:

  1. Masa egiteko: berotu kazola batean ura eta gurina, irakin arte. Irakiten hastean, bota laranjaren azal birrindua eta utzi pixka batean, usaingozatzen. Gehitu irina eta kakao-hautsa. Egosi pixka batean masa kazolaren hormetatik askatzen den arte eta pinportak desegiten diren arte. Atera kazola sutatik eta utzi epeltzen. Gehitu arrautzak banan-banan masa espatula batekin nahasiz, ondo bat eginda gelditzen diren arte. Bi koilara erabilita, frijitu masa zati txikiak olio bero ugaritan, pare bat minutuz. Atera eta utzi paper xurgatzailearen gainean. Gorde gero erabiltzeko.
  2. Txokolatezko betegarria prestatzeko: berotu esnegaina ontzi batean eta urtu, bertan, txokolatea, erabat desegiten den arte. Utzi hozten eta ondoren, sartu mahuka batean.
  3. Bukaera: bete kruxpetak, bota azukre-hautsa gainetik eta atera mahaira.