Osagaiak:

Cruditéak prestatzeko:

  • 100 g leka
  • 8 mini azenario edo 2 azenario ertain
  • 1 pepino
  • Errefau txikien 1 sorta
  • 2 tomate
  • 1 pipermorro gorri
  • Tuterako 2 kukulu
  • 2 endibia gorri
  • 8 uztapiku

Romesco saltsa egiteko:

  • Adarreko 4 tomate heldu
  • 1 pipermorro gorri
  • 1 tipula gorri
  • 1 baratxuri-buru
  • 50 g hur
  • 50 g almendra
  • 50 g ogi
  • 2 postre-koilarakada Jerez-ozpin
  • 50 cl oliba-olio birjina estra
  • Gatza

Nola egin:

Romesco saltsa egiteko:

  1. Jarri tomateak, piperra, tipula (azal eta guzti) eta baratxuri-burua olioa eta gatza dituen laberako erretilu baten gainean.
  2. Jarri dena erretzen 200ºC-an 20 minutuz.
  3. Ondoren, bota ogia eta fruitu lehorrak, eta erre guztiak txigortuta izan arte.
  4. Txigortuta daudenean, atera labetik, kendu piperrei haziak, kendu tipulari eta baratxuri-buruari azala eta sartu dena birringailu batean Jerez-ozpinaren zorrotada batekin.
  5. Birrindu, bota gatza behar badu, eta gorde.

Cruditéak prestatzeko:

  1. Ondo garbitu barazkiak eta moztu xerra, atal eta makiltxotan, eta kendu hostoak.

Bukaera: zerbitzatu barazkien cruditéak romesco saltsarekin.