Osagaiak:

Entsalada prestatzeko:

  • 16 otarrainxka egosi
  • 1 tipuleta
  • 1 mango
  • 1 ahuakate
  • Mihiluaren ½  erraboil
  • Uraza erromatarraren hostoak
  • Gatza

Prestaketarako:

  • 100 g marrubi
  • 1 postre-koilarakada Jerez-ozpin
  • 1 postre-koilarakada azukre
  • 4 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • Gatza

Gainera:

  • Kimu freskoak

Txikitutako tipulina

Nola egin:

Prestaketarako:

  • Garbitu marrubiak, kendu pedunkulua eta zatitu kubotan.
  • Zartagin batean, egin jarabea ozpinarekin eta azukrearekin.
  • Atera sutatik eta nahasi marrubi eta olioarekin batera. Gorde.

Entsalada prestatzeko:

  • Moztu mangoa, ahuakatea, mihiluaren erraboila eta tipulina kubo txikitan.
  • Kendu azala otarrainxkei eta nahasi gainerako osagaiekin.

Bukaera: bete urazaren hosto osoak entsaladaren nahasketarekin. Ondu marrubien ozpin-olioarekin eta, amaitzeko, bota txikitutako tipulina eta kimu freskoak. Atera mahaira.